Ilundáin, Basafauna Oneratzeko
Zentroa

Fotografía Buho - Faureco

Desmanak gatibutasunean

Desmana Iberiar endemismo bat da, Iberiar Penintsularen iparraldean eta Frantzia hegoaldean banatuta dago, galtzeko arriskuan dago eta haren gain-beherakada oso nabarmena da. Espezie honen jokabidea gutxi ezaguna da eta horregatik kontserbazio-guneak ex situ (hau da, espeziearen esparru naturaletik kanpo) egiteko pautarik ez da orain artean ezagutzen.

Ilundaingo zentroak, hasteko, desmanak gatibutasunean mantentzeko protokoloak ezarri nahi ditu. Lehen helburu nagusia desmanak gatibutasunean ugaltzeko gai izatea lortzea da, dela gure zentroan dela espezie honen kontserbazio genetikoan interesatuta egon daitezkeen beste osaketa-zentro batzuetan edota zoologikoetan.

© Gestión Ambiental Viveros y Repoblaciones de Navarra, S.A. |