Berriz ekin zaio boluntarioekin elkar lan egiteari
Basafauna oneratzeko Zentroak betidanik izan ditu dozenaka boluntario: irrati-igorgailu batez markatu eta aske utzi diren animalien jarraipena egiten, lanak pilatu direnean animalia zaurituak jasotzen eta hainbat harrapari-espezieren txitak askatzeko jarritako habia artifizialak zaintzen lagundu digutenak.
Gutxi barru, lankidetza-mota hau berriro martxan jartzera doa. Horregatik, boluntario gisa laguntzeko interesa daukazuenok zentroarekin harremanetan jar zaitezkete.




