Ilundaingo Basafauna Oneratzeko Zentroak (B.F.O.Z.) batez ere ondoko helburu nagusiak ditu:
- Lesionatuta, ezinduta edo gaixorik dagoen basafauna osatzea. Gure zentroan sartzen diren basa-animaliarik gehienak basa-baldintzarik onenetan izadira berriro itzul daitezela lortzea.
- Animalia zurtzak (arrautzak eta hegazti-txitak, ugaztun-kumeak, e.a.) sorostea, euren hazkunde-prozesua behin amaitutakoan bizirik irauteko gaitasun guztiekin izadira berriro itzul daitezela lortzeko.
- Natur prozesuen parte ez diren minak eta sufrimenduak ahal den neurrian ekidin edo murriztea.
- Animalia arrotzak jaso eta beste nonbait kokatzea, ingurunean arazo ekologikoak sorrarazten amai ez dezaten.
- Naturan hilda agertzen diren basa-animaliak aditu-txostenen eta azterketen bidez ikertzea, haien heriotzaren arrazoiak zehazteko.
- Adituen laguntza (beharrezkoa denean), basa-animaliek bizirik dagoen ganaduari eraso eta kaltea sorrarazi duten kasuetan.
- Osaketa-zentroan egiten den lanarekin nolabait lotuta dauden balio guztien gizarte-proiekzioa: basa-bizitzarekiko errespetua, animalien eta gizakion arteko elkarbizitzari buruzko irizpideak eta izadia zaintzeko sentiberatasuna
- Hitzaldi eta argitalpenen bidez zentroan egiten den lana zientifikoki jendarteratzea.
Orrialde hau libre dago ere: Spanish